XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Botoiak sakatu zituen bigarren aldiz John Waynek urduri, baina Madame Kontxexik: - Alferrik ari zara, Erik, entxufatu gabe daude biak.

Kordoiak lurrean zeuden, entxufetik aterata.

John Wayneri masailak gorritu zitzaizkion eta barkazioa eskatu zion Madameri.

Telebistako pantailan marra beltz urduriak agertu ziren; grabadoran, berriz, erle soinua entzuten zen, baina, bapatean, pantailak miss Rosa O`Klabelin erakutsi zuen eta grabadorak haren ahotsa eman.

Bixentikorekin ari zen hizketan, eta Madame Kontxexiri enkargua pasatzeko eskatzen zuen miss Rosak, ager zedila Lili House-ra ur-gen-te, ez zela Madameren berririk izan gabe, haren deia jaso arte, Japonera joango.

- Ze asmakizun ederrak!- bota zuen gustura Madame Kontxexik.

Erik, hemendik aurrerakoak ikusi nahi nituzke nik, gauza politik jakingo dugu....

Baina, bapatean, irudia joan zitzaion pantailari, erle hotsa berritu zitzaion grabadorari.

- Larrusia! Deskonektatu egin ditu norbaitek traste horiek eta norbait hori lasai asko ibili da telefonoz deika, miss Rosaren kontura.

- Ez al zaizu bitxia iruditzen miss Rosak kanpora deitzea galeraztea?.

- Oso zekena zen diru kontuetan eta gehiegi gastatzen omen genuen haren kontura....

Neurri hori hartu aurretik, nire amari deitu nion batean bronka ederra bota zidan... Eta, gero, hileko soldatatik kendu deiarena.